zergatik birziklatu

etxeko olioaren birziklapena

Gaur egungo gizartea etxean erabilitako olioa birziklatzearen benetako beharraz jabetzen eta kontzientziatzen ari da. Izan ere, erabilitako olioaren ondorioz sortzen den hondakina da gure herrietako kutsaduraren erantzule nagusietako bat, besteen artean inolako kontrolik gabe isurtzen delako. Oro har, erabilitako olioa hustubidetik gure herrietako estolderietara isurtzen da, gure etxeetako, hirietako eta herrietako hodiak trabatuz eta usain txarra sortuz.

Ekintza honen ondorioak honakoak dira:

  • Ingurugiroaren aurkako eraso larria.
  • Hondakin urak arazteko zailtasunak.
  • Hondakin urak berrerabiltzeko zailtasunak.
  • Estolderia sistemak garbi edukitzeko mantentze kostu handia.
  • Garbitze prozesua egiten duten araztaileentzat ere kostu handia.

Arazorentzako konponbidea:

  • Etxean erabilitako olioa birziklatzea da ingurugiroari kalte ez egiteko giltza edo gakoa.
  • Etxean erabilitako olioa birziklatu ahal izateko birziklapen sistema ezartzea; sortutako hondakinen birziklapena, bilketa eta kudeaketa prozesuaren euskarri gisa.

aceite-reciclaje-materiales

 

zergatik birziklatu etxean erabilitako olioa

Etxean erabilitako olioa oso hondakin kutsagarria da; gizabanakoaren garapena eta gizarte-ongizatea zalantzan jartzen du, bizi kalitatea hobetzea eragotziz.

Olioa birziklatuz gero ingurumen onura hauek lortzen dira:

  • Ura kutsatzen duen hondakinaren deuseztapena.
  • Araztutako uraren berrerabilpena.
  • Hondakin-urak garbitzea merkeagoa.
  • Degradazioa murriztu eta saneamendu-sarea eragotzi (hodiak, isurbideak, etab.).
  • Osasunarentzat kaltegarriak diren mikroorganismoak gutxitu.
  • Dependentzia energetikoa murriztu.