zerbitzu integrala

eko3r briziklapen sistema

Eko3r sistemak etxean erabilitako olioa birziklatzea errazten die herritarrei eta administrazio publikoei, segurtasuna, erosotasuna, garbitasuna eta erraztasuna eskainiz hondakinen kudeaketa prozesuari.

etxean erabilitako olioa

birziklatzeko sistema integrala

etxeko-olioa-biltzeko-zerbitzu-integrala

Etxeko olioaren birziklapenak gure ingurunea kutsatzea saihesten du eta bidenabar, ingurugiroarekin konprometitutako gizartea juxtuago bat.

sistema integrala

Sistema berritzaile hau hainbat herritan ezarri eta garatu da ikaragarrizko arrakasta izan du, jasotako olio litro kopurua laukoiztuta.

Gure sistema ezberdintzen duten abantailak anitzak dira:

  • Bakoitzaren beharren araberako azterketa.
  • Edukiontzi kopuruen eta kokalekuen gaineko aholkuak.
  • Betetako ontziak jaso eta ontzi hutsez bete.
  • Edukiontzia kanpotik eta barrutik garbi mantendu.
  • Edukiontzien mantentze lana.
  • Gure bezeroei aldizkako txostenak bidali.
  • Bezeroentzako arreta zerbitzua.
  • Edukiontzia udaleko sinboloz edo anagramaz pertsonalizatzeko aukera.
  • Web-extranetaren bidez informazioa jasotzeko aukera.
  • Udaletako sentsibilizazio kanpainetarako eta informazio zabalpenerako laguntza eta aholkularitza.
  • Izapide administratiboekin laguntza.

eko3r sistema bizi zikloa

Bezeroek arduradun bat dute uneoro informatuta egoteko, aholkuak jasotzeko nahiz aldizkako txostenak bidaltzeko eta prozesuan zehar gertatzen den guztiaren berri izateko.

Lehenik eta behin, gure bezeroen beharren araberako azterketa egiten dugu eta ondoren, edukiontziak leku egokian instalatzen ditugu.

Etxez etxe olioa birziklatzeko ontziak banatzen ditugu. Beraz, etxe bakoitzean ontzi bat izango dute erabilitako olioa gordetzeko. Ontzia betetakoan berriz, edukiontzian utzi eta istant berean edukiontziak beste huts eta garbi bat itzultzen du.

Sistemak telematikoki jakinarazten digu edukiontziak betetzear daudela, hain juxtu ere %80an daudenean. Jakinarazpenok jasotakoan betetako ontziak jasotzen ditugu eta ontzi hutsez eta garbiz bete. Edukiontzien egoera aztertzeaz eta mantentze lanez ere arduratzen gara.