ingurugiroarekiko erantzukizuna

ingurugiroarekiko erantzukizuna

Baliabide naturalak mugatuak diren mundu batean bizi gara eta orain arte ez bezala, etorkizunari beste modu batera egin beharko diogu aurre. Gure bizitza ereduak arazoak sortzen ditu, izan ere, baliabideen etengabeko kontsumo mugagabeak argi uzten du ez dela inolaz ere jasangarria, ez behinik behin oraingo erritmo bizian. Horrek guztiak giza garapena eragozten du.

Arazo honen aurrean, Eko3r-ek gizartean dauden beharrei erantzuten die erantzukizun soziala garatuz, gure planeta zainduz eta babestuz. Azken batean, guztion konpromisoa eta betebeharra da sortzen ditugun hondakinak egoki kudeatzea.