edukiontzia
Etxean erabilitako olioa birziklatzeko gure edukiontzia, oliba-berde kolorekoa eta beira-zuntz materialez fabrikatutakoa, etxeko olioa birziklatzeko prozesua errazteko diseinatuta dago.
edukiontziaren ezaugarriak
- Guztion eskura: “Guztientzako edukiontzia”
- Erabiltzeko erraza (funtzionamendu elektromekanikoa)
- 24 orduko zerbitzua, urteko 365 egunetan
- Ingurunean integratuta
- 200 ontzientzako edukiera
- Ontzi hutsa eta garbia itzuli
- Zerbitzuz kanpoko adierazlea (beteta egoteagatik eta matxuratuta)
- Edukiontzian sartutako ontzien eta adierazleen (olio litro kopurua) erregistroa
- Erasoen aurreako babesa
- Suaren aurkako materialekin eginda
- Dimentsioak metrotan 1,2m [zabalera] x 1,705 [sakonera] x 2,09 [altuera]
- Udaleko sinboloekin pertsonalizatzeko aukera
- Forma armonikoak
edukiontzien kokalekuen ezaugarriak
- Edukiontziak leku lauetan instalatzen dira,mekanismo berezia dutelako eta hortaz, funtzionamendu egokia bermatzeko. Kalean, merkataritza guneetan edo bestelako toki aproposetan jartzen dira.
- Edukiontzia lurrean ainguratuta egoten da lekualdatzeak saihesteko eta ez iraultzeko, eta bidenabar beste jazoera larririk ez gertatzeko.
- Herritarrentzako eta biltzaileentzako sarbide errazak dituen lekuetan jarri behar dira edukiontziak. Edonola ere, leku arriskutsuak saihestu egin behar dira, parkeak, errepide bazterrak, etab.