ontzia

ontzia

Eko3r sistemaren barnean etxean erabilitako olioa birziklatzeko ontzi berezi bat dago. Ontziaren helburua beraz, etxeko olioa birziklatzeko prozesuan biztanle ororen jarduera erraztea da. Horretarako, herritarrek uneoro euren etxeetan ontzi bat izango dute etxeko olioa gordetzeko, eta behin olioz betetzen denean, gertuen dagoen edukiontzira joan eta beste garbi eta huts bat hartuko dute.

bote de aceite usado

Gainera, itxura modernoa duen ontzia da eta sukaldeko edozein lekutan jarri edo gorde liteke, armairu barruan nahiz sukalde gainean.

ontziaren ezaugarriak

  • Berrerabilgarria
  • Birziklagarria
  • Metal astunik gabeko pintura (ekologikoa)
  • Ontzi itxia
  • Tenperaturari aurre egiten dio, erresistentziaduna (nahiz eta desitxuratu egiten den)
  • Isurketak saihesten ditu
  • Kolpeen aurkako erresistentzia
  • Segurua
  • Diseinu ergonomikoa
  • Litro bat inguruko edukiera
  • Betetze mailaren adierazlea
  • Aho zabala eta estalki estankoa
  • Ilustrazioa eta braille idazkera.

 

zergatik erabili gure ontzia?

Ontzia gure alderdi garrantzitsuetako bat da, are gehiago, gure indarguneetako bat da. Beste sistemak etxeko olioa gordetzeko mota guztietako ontziak onartzen dituzte. Dena dela, material bakoitzaren garbiketa prozesua ez da berdina, hori dela eta, kasu gehienetan ez da lortzen ontzia guztiz garbitzea ondoren, birziklatu ahal izateko.

Hots, guk ontzi bat diseinatzeaz gain, gure herritarren eskuetan jartzen dugu. Halaber, gure ontzia behin eta berriz berrerabiltzen da eta, lauzpabost bat urteren buruan, materiala birziklatu egiten da bigarren eskuko lehengai bihurtzen da, ontzi berri bat egiteko. Modu honetan, ontzi baten bizi zikloaren amaiera eta hasiera unea lotzen dira etengabe.

Hori ez ezik, gure ontziak olioaren bilketan %100eko eragingarritasuna erdiesten du, ontzira isuritako olio guztia berreskuratzen delako.

Beraz, ontzi hauen prebentzioa eta berrerabilpena sustatzen dugu birziklatzeko, ingurugiroari inolako kalterik egin gabe.