indarrean dagoen legea
Ingurugiroa Babesteko indarrean dagoen legearen arabera, herri eta hirietako hondakinen kudeaketa honako puntu hauetan oinarritzen da:
- Herri eta hirietako hondakinak biltzeko sistema bat bultzatu ondoren, birziklatzeko.
- Herritarrak hondakinen bilketan parte hartzeko kontzientziazio eta formazio kanpainak sustatu, eta era berean, ontzien erabilera murriztu.
- Jokabide egokiak ezarri, ontzien edo hondakinen ontzien erabilera egokia bultzatuz eta beharrezko azpiegiturak jarrita.
- Herrietako hondakinen bilketa eta tratamendurako zerbitzuaren kudeaketa mankomunatua sustatu.
- Berrerabilpena bultzatu, hondakinak gutxitu eta ingurugiroarekiko kaltea murrizten duten kontsumo produktuen eta zerbitzuen merkaturatzea eta garapen teknikoa babestu.
- Materialak berreskuratu eta balioa emateko azpiegituren ezarpena bultzatu.
- Ontzien eta materialen berrerabilpena sustatu, jatorrizko ziklo produktiboa lehenetsiz.
- Birziklatutako materialak dituzten produktuen erosketa lehenetsiko duen erosketa publikoen politika ezarri.
egungo legeen gaineko informazio gehiago
- Hondakinen legea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketa arautzen duen dekretua.
- Ingurumen-erantzukizunaren gaineko legea.
- Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (1998).
- Hondakinen gaineko Plan Nazionala (2008-2015).
- Uraren gaineko dekretua.
- Ontzien eta ontzien hondakinen gaineko legea.