jasangarritasun faktorea
Garapen iraunkorrak guztioi eragiten digu. Gure eguneroko bizimoduan eragina duten jasangarritasun faktoreak aintzat hartzen ez baditugu, gure ingurunea eta gure garatzeko aukerak arriskuan jartzen ditugu. Horregatik ezinbestekoa da sortzen ditugun hondakinak egoki kudeatzea, horien artean erabilitako olio hondakina.
Beraz, ingurugiroa zaintzea denon konpromisoa da. Indarrean dagoen Ingurugiroa Babesteko legearen arabera, guztion eskubidea eta betebeharra da gure planeta egoki zaintzea
jasangarritasuna eta pertsonen eskubideak
- Pertsona guztien eskubidea da ingurugiro osasuntsu batez gozatzeko aukera izatea. Erakunde publikoei dagokie ingurugiroa zaintzeko politikak bultzatzea, herritarrei eskubide hori bermatzeko.
- Pertsona guztiek ingurugiroaren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea dute, beti ere ordenamendu juridikoak ezarritakoarekin bat datorrena.
- Pertsona guztiek zuzenean edo elkarteen bidez ingurugiroaren aldeko defentsa egiteko eskubidea dute, beti ere ingurugiro arauak ezarritakoa aintzat hartuta.
- Arau edo lege hauek betetzeko agindua publikoa da, bide administratibo zein juridikoak.
jasangarritasuna eta pertsonen betebeharrak
- Pertsona fisiko eta juridiko orok ingurugiroa zaintzeko betebeharra.
- Administrazio publikoek hainbat betebehar ezarri ahalko dituzte pertsona orok legea betetzeko.
- Ingurugiro arauak betetzen ez dituzten pertsonek zigorra jasoko dute eta egindako kaltea ordaintzera behartuta daude.
ingurumen baliabideak babestu
Indarrean dagoen legearen arabera Administrazio publikoek ingurumen baliabideak babesteko betebeharra dute.
Informazio gehiago indarrean dagoen legeari buruz.